![]() |
|
|
|
|
|
|
|
|
|
||
|
_ZAIDA_ |
|||||||||||
Hau hotza,
Mariana motzal!:
gaur izotza,
hiar elurra,
baninan beldurra!
Hau beroa,
Mariana erola!:
gaur sargori,
bihar hegoa,
baninan gogoa!
Imanol karakol,
eguzkitan sonbrilla,
euritan guardasol.
Migela Igela,
gorputzez haundi eta
hanka arin, ergela.
Itziar Xaguxar,
jolasean abila,
lan garaian baldar.
Hau dun hau astelehena,
hator nirekin, Elena.
Hau dun hau asteartea,
goazen etxera, Aizpea.
Hau dun hau asteazkena,
muxu bat, arren, Maitena.
Hau dun hau osteguna
ezin topatu laguna.
Hau du hau ostirala
guztiak gorde dirala.
Hau dun hau larunbata
gauero norbait falta.
Hau dun hau igandea
ez dinat lortu ligea.
Joxepantoni
koloregorri
apaiza joan ta
monja etorri,
nahi huken baina
ez dun izango
kaballetua senarra,
auzoan nagusia falta zain,
sobratuko zain maizterra.
Xanti Manki
txerri buztanki.
-Txerri buztana non?
-Kaketan zegon.
Buztana kaketan
Xantik ura jan.
Martin,
talua ta sardin,
tipula ta gatza
Martin kalabaza.
Martina,
taloa ta sardina,
gatza ta tipula
dena jan zigula.
Erramun eta Erroman
bat kopetilun
bestea broman
Erroman eta Erramun,
bat Artajonan,
bestea Ondarrun.
Do, re, mi,
Joxepa Anttoni.
Fa, sol, la,
itsusi,
pottola.
-Joakin hil da!
-Zein joakin?
-Joan da jakin!
Joxe Juan,
bixigu buztan.
Loretzo,
erdiko trontzo.
Eta Peruk
hezur eta buru.
Bataz beste,
Xilbestre Etxebeste!
Joxepa Tronpeta
sagardoz beteta,
Batixta Biribil
kalejiran dabil,
Bartolo Potzolo
ohean lo ta lo.
Ortuan perejilla,
saleruan gatza,
ekarri Mari Pepa
jan daigun legatza.
Zelan duzu izena?
-Jarri ezazu Maitena.
-Zelan apellidoa?
-Jarri ezazu Bengoa.
-Eta ofizioa?
-Zaldian paseoa
-Zelako adina?
-Ez da galdera fina.
-Non jaio ote zinen?
-Palazio eder baten.
-Non zara bizitzen?
-Jauregi haundi baten.
-Arra
ala emea?
-Andere dotorea.
-Nor zenuen ama?
Erreginaren dama.
-Nor zenuen aita?
Erregearen planta.
-Fitxa dizut bete.
-Geratu da elegante.
_ZAIDA_

![]()
![]()
![]()
![]()
![]()
![]()
![]()
![]()